Heriotz Gabeko Naturalak:
Bertoko amuarrainak daude besterik ez (ez da arrain-haztegiko
amuarrainekin birpopulatzen). Harrapatzen diren amuarrain guztiak
uretara berriro itzuli behar dira bizirik. Baimendutako beita
bakarrak heriotz-gabeko euli artifiziala eta heriotz gabeko amu
bakar bateko koilaratxoa izango dira. 2008an baimenen aleko
salneurria 6,90 eurokoa orokor arrantzaleentzat, eta
3,50 eurokoa Euskal Autonomia Erkidegoan federatuentzat izango da.
Naturalak: SBertoko
amuarrainak daude besterik ez (ez da arrain-haztegiko
amuarrainekin birpopulatzen. Harrapakin kopururik handiena bi
edo hiru amuarrainekoa da (barrutiaren arabera), 22 zm. luzera
edo gehiago izanez. Onartuta daude apeu artifizial guztiak.
2008an baimenen aleko salneurria 6,90 eurokoa orokor
arrantzaleentzat, eta
3,50 eurokoa Euskal Autonomia Erkidegoan federatuentzat izango da.
Ohikoak:
Arrain-haztegiko amuarrainak askatzen dira, bi astetan behin
normalean. Harrapakin kopururik handiena sei amuarrainekoa da,
22 zm. luzera edo gehiago izanez (ikusi Kanpezu-II barrutiaren
kasua). Onartuta daude apeu artifizial guztiak. 2008an baimenen
aleko salneurria 9,25 eurokoa orokor arrantzaleentzat, eta
4,60 eurokoa Euskal Autonomia Erkidegoan federatuentzat izango
da.
Intentsiboak:
Arrain-haztegiko amuarrainak askatzen dira, astean bitan
normalean. Harrapakin kopururik handiena zortzi amuarrainekoa
da, 22 zm. luzera edo gehiago izanez (35 zm baino gehiagoko bi
amuarrain gehienez). Onartzen dira bai apeu artifizialak, baita
beita naturalak ere (Arrantza Foru Aginduan agertzen direnak),
artoa barne. 2008an baimenen aleko salneurria 12,65 eurokoa
orokor arrantzaleentzat, eta 6,40 eurokoa Euskal Autonomia
Erkidegoan federatuentzat izango da.
|