euskera  |  castellano


Federazioa  |  Txapelketak  |  Baimen eskaerak  |  Artikuluak  |  Loturak  |  Berriak  |  Kontaktu

Arrantza Araban ARRANTZA EGITEKO ARAUAK AMUARRAIN BARRUTIAK KARRAMARRO BARRUTIAK IBAI-TARTE LIBREAK
  FEDERAZIOA
• Nortzuk gara?
• Lizentzia Federatiboa
• Arabako Foru Aldundiarekin
  elkarlanerako hitzarmena
• Arrantza esparruen
  administrazioa
• Beste ekintzak
ver2009.eko liburuxka
  (PDF - 5,5 Mb)
 
ARABAKO FORU ALDUNDIAREKIN ELKARLANERAKO HITZARMENA:
 
1998. urtetik, Arabako Arrantza Lurralde Federazioak, Arabako Foru Aldundiarekin Elkarlanerako Hitzarmen bat izenpetuta dauka,urtez urte berritzen eta aldatzen joan den dokumentua egungo egoerara heldu arte, non A.F.Ak gordetzen du beretzat Arabako Lurralde Historiko arrantzaren kudeaketa, baina arrantza esparruen administrazioa A.A.L.Fari lagatzen dio, hori bai, logikoa den administrazio lan horren gainbegiratzearen eskubidea mantenduz.

Elkarlanerako hitzarmena betez, A.A.L.Fak eta A.F.Ak konpromiso batzuk hartzen dituzte, Arabako Lurralde Historiko arrantza esparruen administrazio egokirako eramana, gaitasunak eta betebeharrak banatzen dituzte eta finantzaketa iturri bat ezartzen dute, bai administrazio lanerako, bai birpopulaketarako amuarrainen erosketarako,eta bai behar diren langileen kontrataziorako, D.F.Ak, A.A.L.Fari ematen dion dirulaguntzaren bitartez.

A.A.L.Fari dagokion lanak aurrera eramateko, A.F.Ak diru-saila ematen dio. Gastuak erabat justifikatuak egon behar dira eta agortu gabe gera daitekeen diru-sailaren zatia A.F.Ak berreskuratuko du. Gastuen kontrol hau alde batera utziz, A.A.L.Fa, daraman kudeaketaren kontu-ikuskaritza bat urtero jasotzera behartuta dago.

Beste aldetik, A.A.L.Fak arrantza baimenak luzapenagatik bildu duen diru guztia, A.F.Ari urtea bukatu baino lehen osorik itzuli behar dio.

       [ «... atzera ] [ gora...îî ]
Copyright © Arabako Arrantza Lurralde Federatzioa

Zerkabarren kalea, 5 - baxu (Kirol-etxea), 01001 Vitoria-Gazteiz
Tfno. 945 138 435 - Fax: 945 138 302 - info@ftpa.es

Sinesgarritasuna  |  Segurtasuna eta Pribatutasuna  |
 

Web gune hau, Arabako Foru Aldundiaren
laguntzarekin eginda dago