euskera  |  castellano


Federazioa  |  Txapelketak  |  Baimen eskaerak  |  Artikuluak  |  Loturak  |  Berriak  |  Kontaktu

Arrantza Araban ARRANTZA EGITEKO ARAUAK AMUARRAIN BARRUTIAK KARRAMARRO BARRUTIAK IBAI-TARTE LIBREAK
Orokorrak diren arauen laburpena.
• Harrapa daitezkeen espezieak
  eta gutxienezko neurriak
• Arrantzan egiteko aldiak
• Arrantzan egiteko egunak
• Arrantzan egiteko orduak
• Harrapa daitezkeen arrainen
  kopururik handiena
• Arrantzarako tresnak eta
  elementu lagungarriak
• Beitak eta amuak
• Debekuak
• Ziprinidoen, exozidoen eta
  izokin-kideak ez diren beste
  arrain aloktono batzuen arrantza
• Harrapatze agiria
• Kirol Agertokiak
• Karramarroak harrapatzea
Arrantzan egiteko arauak ezagutzea, arrantzalearen ardura da, hori dela eta, ezinbestekoa da arrantzatu baino lehen, dagokion denboraldiko Foru Agindua irakurtzea.
27 ALHAO, 2009ko martxoaren 4an argitaraturik
 
HARRAPA DAITEZKEEN ESPEZIEAK ETA GUTXIENEZKO NEURRIAK:
  • Amuarrain arrunta (Salmo trutta): 22 cm
  • Amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss):22cm
  • Aingira (Anguilla anguilla):20 cm
  • Barbo arrunta (Barbus graellsi):18 cm
  • Karpa (Cyprinus carpio):18 cm
  • Tenka (Tinca tinca):15 cm
  • Urre-arraina (Carassius auratus): 8 cm
  • Loina edo iparraldeko loina txiki (Parachondrostoma miegii), lehen (Chondrostoma miegii):8 cm
  • Errutilo hegatsgorria (Achondrostoma arcasii), lehen (Chondrostoma arcasii):8 cm
  • Lutxoa (Esox lucius): 8 cm
  • Black-bassa (Micropterus salmoides):8 cm
  • Ezkailua (Phoxinus bigerri), lehen (Phoxinus phoxinus): 6 cm
  • Pazifikoko karramarroa (Pacifastacus leniusculus): 5 cm zefalotorax
  • Karramarro gorria (Procambarus clarkii): gutxienezko neurririk gabe

Harrapakinak sailka ez daitezen, legezko gutxieneko luzera duen amuarrain bat harrapatu ondoren ezin izango da berria uretara bota, ez bada egun horretan heriotzarik gabeko arrantza egin daitekeela eta ondorioz, arrantza-mota hori egiten ari dela. Karramarroak harrapatzean ez da zilegi heriotzarik gabeko arrantzatzea.

ARRANTZAN EGITEKO ALDIAK:
Ibai tarte libreetan izokinkideak orokorki 2009ko martxoaren 22tik uztailaren 31ra. Barrutietan, barruti bakoitzeko indarrean dagoen legezko arautegiaren arabera. Albina, Maroņo, Uribarri-Ganboa eta Urrunagoko urtegietan arrantzan egiteko aldia martxoaren 22tik irailaren 30era bitartekoa izango da, biak barne. Urrian bitartean arrantzatu daiteke, amuarrainak izan ezik, Ullibarri-Ganboako urtegian, eta Arroiabeko urpresatik Gasteizko Klub Nautiko instalazioetaraino doan aldean, Arabako Foru Aldundiak pertsonalak eta doakoak diren luzatzen dituzten baimenekin.
ARRANTZAN EGITEKO EGUNAK:
Ibai tarte libreetan izokinkideak, asteko egun guztietan egin ahal izango da arrantzan, jaiegunak ez diren astearteetan eta ostegunetan izan ezik. Albina, Maroņo, Uribarri-Ganboa eta Urrunagako urtegietan, eta ziprinidoen ibai-tarteetan, arrantza-aldiko egun guztietan egin ahal izango da arrantzan.
ARRANTZAN EGITEKO ORDUAK:
Orokorki, Arrantzan egiteko orduak eguzkia irten eta sartu artekoak dira, egunsenti eta iluntze almanakatik hartuta. Karramarroen barrutietan, barruti bakoitzeko indarrean dagoen legezko arautegiaren arabera. Gamarrako arrantza intentsiboko barrutian honako ordutegia izango da:

Martxoan:09:00etatik-18:00ak arte
Apirilean eta maiatzean: 09:00etatik-20:00ak arte
Ekainean eta uztailean: 09:00etatik- 21:00ak arte

HARRAPAKETEN KOPURURIK HANDIENA:
Ibai-tarte libreetan bost amuarrain arrantzale eta egun bakoitzeko. Barrutietan, barruti bakoitzeko dagokion arautegiaren arabera. Gainontzeko espezieak kuporik gabe. Harrapatutako amuarrainak saskian eraman beharko ditu arrantzaleak, eta ezin izango ditu ibilgailuetan gorde arrantza-eguna bukatu arte. Harrapa daitekeen kopurua hartuta, arrantza egiteari hutsi beharko dio. Gamarrako arrantza intentsiboko esparruan, arrantza-aroaz kanpo, arrantzatzeko denboraldia martxoaren 22tik uztailaren 31era bitartekoa dela kontuan hartuz, hartzen diren amuarrain arrunta guztiak uretara itzuli beharko dira berehala, ahalik eta gutxien manipulatuz.

Pazifikoko karramarroen barrutietan, baimen bakoitzeko 25 ale har ditzake. Karramarro gorroen barrutietan 100 ale baimen bakoitzeko.

ARRANTZARAKO TRESNAK ETA ELEMENTU LAGUNGARRIAK:
Arrainak harrapatzeko baimendutako arrantza-tresna bakarra kanabera da, ala ere aterasare edo salabardo lagungarri onartzen da, kanaberaz hartutako arrainak uretatik ateratzeko. Oro ar, Arabako ibaietan arrantzale bakoitzeko kanabera bat baino ez da onartuko. Albina, Maroņo, Uribarri-Ganboa eta Urrunagako urtegietan arrantzale bakoitzak bi kanabera erabili ahal izango ditu, baina biak eskuragarri egon behar izango dira. Nabigazioa baimendua duten ureetan, ontzi bakoitzeko bi kanabera baino ezin da erabili.
Karramarroak harrapatzeko tresna bakarra erretela da; horrek bi eraztun izango ditu, gehienez ere, eta ixteko inolako gailurik ez.
Zebra muskuilua dagoen lekuetan, debekatuta dago arrantzalea uretan sartzea, eta salabardo, rejoi edo beste elementu lagungarririk eta botak edo badeadorerik erabiltzea ere. Ur-bazterretik arrantza onartzen da bakar-bakarrik.
BEITAK ETA AMUAK:
Beita natural gisa, bakarrik erabili ahal izango dira tokian tokiko faunakoak diren intsektu edo beste ornogabeen arrautzak, larbak, pupak, ninfak edo imagoak.
Oro har, debekatu egiten da arrain bizi edo hilak beita gisa erabiltzea. Albina, Maroņo, Uribarri-Ganboa eta Urrunaga urtegietan loinak (Parachondrostoma miegii) edo urre arraina (Carassius auratus) erabili ahal izango dira, baina kanaberaz eta bertako ibai ertzean hartutakoak badira eta gutxienez 8 zentimetro badute.
Astikot deritzon arra eta antzekoak bereziaz debekatzen dira beita moduan erabiltzeko, bai eta osagai erakargarriak, usaindunak eta zaporedunak dauzkatenak ere. Era berean, debekatuta dago gazta, haragi eta antzekoen masa nahasiak erabiltzea, bai arrantzan egin aurretik bai bitartean urak beitatzea ere jarraian aipatzen diren bi ibai-tarteetan izan ezik.
Arabako arrantza barrutietan eta Tumecillo ibaiko ibai-tarte librean, Burgosarekiko mugatik eta Angosto barrutiko goiko muga bitartean, debekatuta dago beita naturalak erabiltzea, Gamarra barruti intentsiboan izan ezik, barruti honetan artoa onartzen da ere bai.
“Heriotzarik gabeko” ibai-tarteetan, barrutiak zein ibai-tarte libreetan, baimendutako beita bakarrak heriotz-gabeko euli artifiziala eta heriotz-gabeko amu bakar bateko koilaratxoa izango dira. Apeu hauetarako amuek ezin izango dute eraman “garranga” izeneko zatia. Ohiko amuak erabiliz gero, garrangaren funtzioa ezabatu egin beharko da aldez aurretik, eta, horretarako, karratu edo estutu egin beharko da.
DEBEKUAK:
Debekatzen da Arabako lurralde Historikoko ur masa kontinentaletan edozein uretako espezie askatzea, Arabako Furo Aldundiko Nekazaritza saieko baimenik gabe.
Ibaietako emaria murriztea, uharkak aldatzea edo landare urtarrak deuseztatzea.
Eskuz arrantzatzea edo arrainen harri-aterpeak kolpekatzea.
Debekatzen da amuarrain arruntaren merkaturatzea baita Araban hartutako karramarroak ere.
Zebra muskuilua ez zabaltzeko edo zabaltzea atzeratzeko, ezin izango da salabardorik erabili, ezta ur ibilguetan sartu ere zebra muskuilua dagoen lekuetan (Ebro ibaia, Sobron urtegia barne, Uribarri-Ganboa urtegia, eta Zadorra ibaia, azkeneko urtegi horretako presatik Ebro ibaian isuri arte, Araban egiten duen ibilbide osoan), beraz, ur bazterretik baino ezin izango da kanaberaz arrantzan egin. Seinale karramarroren "Zadorra" esparruan erretelak erabili ahal izango dira, baina behin arrantza-eguna bukatu eta gero, Eskalmendi desinfekzio estaziora joan beharko da erretelak desinfektatzeko eta harrapatze agiriak emateko. Betebehar hori betetzen ez bada, titularraren denboraldi honetarako lortutako gainerako karramarro baimenak baliogabetuko dira, eta ezin izango du karramarroak harrapatzeko beste baimenik lortu hurrengo bi denboraldietan; halaber, zehapen espedientea irekiko da administrazio arau hausteengatik.
ZIPRINIDOEN, EXOCIDOEN ETA SALMONIDOAK EZ DIREN BESTE ARRAIN ALOKTONO BATZUEN ARRANTZA:
Kanaberaz harrapatzea baimenduta dago urte osoan ondorengo ur masa kontinentaletan:
  • Zadorra ibaia: Astegietako zubitik "Los Caņales" izeneko oinezkoentzako pasabidearen hondarkiak arte, Iruņa Okan, eta "Sorribas" urpresatik Ebro ibaiarekin elkartzen den lekura arte.
  • Nerbioi ibaia:Araban zehar egiten duen ibilbide osoan.

Bai ibai-tarte hauetan bai bestelako lekuetan harrapatutako lutxoak eta beste espezie aloktono batzuk harrapatu bezain laster eta harrapatzen diren berean hil behar dira.

HARRAPATZE AGIRIAK:
Arrantzarako esparruetan, bai amuarrainetakoetan bai karramarroetakoetan, derrigorrezkoa da harrapatze agiriak itzultzea, baimenaren datatik 10 eguneko epean, nahiz eta harrapaketarik ez izan edota baimena ez erabili. Arrantza egiten den bitartean harrapatze-agiria gainean eraman behar da eta harrapaketak bertan apuntatu.
KIROL AGERTOKIAK:
Ziprinidoen arrantza sustatzeko eta arrantza mota hori ikasteko, 1.750 metrotako "kirol agertokia" ezartzen da Langraitz Okan, Zadorra ibaiaren "Los Caņales" izeneko oinezkoentzako pasabidearen hondarkien eta "Sorribas" urpresaren arteko tartean. Kirol agertoki honetan arrantza aprobetxamendua Foru Agindu berezi baten bidez arautuko da.
 
KARRAMARROAK HARRAPATZEA:
Karramarroak arrantzatzeko, nahitaezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantzarako lizentzia eta pertsonal eta eskualdaezina den dagokion baimena edukitzea, baimenak daukan barrutian eta datan baino ezin da arrantzatu. Era berean NANaren edo fotokopia konpultsatuaren edo pasaportearen bidez egiaztatuko da identitatea.

Bakarrik beita hilak (usteltzen ari direnak inoiz ez) erabili ahal izango dira. Bestalde debekatuta dago beita hondarrak ibai-ertzetan uztea eta uretara botatzea; edukiontzietan utzi edo berriz ere etxera itzuli behar izango dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan debekaturik dago edozein ibai-karramarro mota bizirik saltzea, bai eta ibaietara botatzea ere (Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1990eko irailaren 25eko Agindua; 199 zenbakidun EHAA).

Karramarroak harrapatzeko arrantza-tresna bakarra salabardoa da; horrek gehienez bi eraztun izango ditu, eta ixteko inolako gailurik ez. Diametroa, bestalde, ezin izango ditu 30 zentimetro baino gehiago eduki. Salabardoak behar bezala identifikatuta egongo dira, baimenaren titularraren izen-abizenarekin.

Ezinbestekoa da arrantza egin ahala harrapatze-agiria betetzea. Arrantza-aldia bukatutzat eman arte ezin izango da harrapatutako karramarroak ibilgailuan gorde. Esparru bakoitzerako xedatutako harrapatze kopurua edukita ezin izango da arrantzan segitu.

Ezin izango dute aurtengo denboraldirako karramarrro-baimenik hartu, aurreko denboraldian harrapatze-agiriren bat edo beste entregatu barik daukaten arrantzaleek, baita karramarroren arudiko arauren bat hausteagatik aurreko urtean zigortuak izan direnak ere.

Seinaledun karramarroren barrutiak:
a) Arrantzale bakoitzak, baimen bakoitzeko 3 salabardo erabili ahal izango ditu, urbazterreko gehienez ere 30 metrotan kokatuak eta arrantzaleen artean 10 metrotako tartea errespetatuz. Gehienez 25 ale harrapatu ditzake, baimeneko barruti bakoitzean.
b) Arrantza egiteko ordutegia hau izango da: uztaila (14:00etatik 22:00ak arte); abuztua (14:00etatik 21:30ak arte); iraila (13:00etatik 21:00ak arte), "Zadorra" barrutian izan ezik, zeinen itxiera ordu erdi lehenago izango da Eskalmendiko desinfekzio estaziora joateko: uztaila (14:00etatik 21:30ak arte); abuztua (14:00etatik 21:00ak arte); iraila (13:00etatik 20:30ak arte)
c) Harrapatutako seinaledun karramarroek, gutxienez 5 zentimetroko zefalotoraxa izan beharko dute (zefalotoraxa normalean burua deitzen dioguna da). Behin harrapatu ondoren arauzko neurriak gainditzen dituzten karramarroak ezin izango dira uretara bota.

Karramarro gorriren barrutia:
a) Arrantzale bakoitzeko eta baimen bakoitzeko gehienez ere 6 salabardo onartzen dira eta aleen kupoa berriz, 100 da. Ez da ezartzen harrapakinentzako gutxieneko neurririk. Arrantzale bakoitzaren salabardoak urbazterretik gehienez ere 60 metrotan jar ditzake, arrantzaleen artean hamar metroko tartea izan behar da.
b) Arrantzarako denboraldian hauxe izango da ordutegia: 13:00etatk 21:00etara.
c) Harrapatutako karramarro gorriak arrantza-egunaren bukaeran eta harrapatzen diren lekuan bertan hil behar dira, ezin da inolaz ere bizirik garraiatu.

       [ Ģ... atzera ] [ gora...îî ]
Copyright Š Arabako Arrantza Lurralde Federatzioa

Zerkabarren kalea, 5 - baxu (Kirol-etxea), 01001 Vitoria-Gazteiz
Tfno. 945 138 435 - Fax: 945 138 302 - info@ftpa.es

Sinesgarritasuna  |  Segurtasuna eta Pribatutasuna  |
 

Web gune hau, Arabako Foru Aldundiaren
laguntzarekin eginda dago