| Zozketa egin eta gero soberan geratuko diren baimenak,
salmentan jarriko dira edonork eros dezala (nahiz eta zozketan
ez hartu parte), berehalako espedizioaren bidez. Amuarrainak arrantzatzeko egiten ez
dugun bezala, karramarro arrantzatzeko soberan geratuko diren baimen guztiak, data zehatz
batean jartzen dira salmentan.
Berehalako espedizioaren lehenengo bi astetan, arrantzale bakoitzak har dezakeen baimen
kopurua mugatzen da, arrantzale guztientzako baimenak izateko asmoz. Bi aste hauek pasa
eta gero, geratzen diren baimenak, inongo mugarik gabe saltzen dira.
2010eko denboraldirako honeko egutegi hau aurreikusi da (behin-behinekoa
da momentuz):
06/03tik 06/16a arte: Karramarro GORRIren baimenen berehalako
espedizio MUGATUA. 06/10etik 06/23a arte: SEINALEDUN karramarroren baimenen berehalako
espedizio MUGATUA. 06/17tik aurrean: Karramarro GORRIren baimenen MUGARIK
GABE berehalako
espedizioa. 06/24tik aurrean: SEINALEDUN karramarroren baimenen MUGARIK
GABE berehalako
espedizioa.
Urtero alda daitezke berehalako espedizioaren mugak, libre geratu
diren baimenen kopurua arabera. Hona hemen 2010eko denboraldirako
jarritako datak eta mugak.
2010. URTEKO BEREHALAKO ESPEDIZIOAN
Karramarro gorria. :
06/03tik 06/16a arte, biak barne (goizeko 11:00etatik aurrean), muga hauekin.:
Pertsona bakoitzak gehienez 3 baimen
Hiru baimen horietako, larunbatetan, igandeetan
edo jaiegunetan, gehienez baimen bat.
Ekainaren 17tik aurrean mugarik gabe.
Seinaledun karramarroa:
06/10etik 06/23a arte, biak barne (goizeko 11:00etatik aurrean), muga hauekin:
Pertsona bakoitzak gehienez
4 baimen
Lau baimen horietako, larunbatetan, igandeetan
edo jaiegunetan, gehienez bi baimen.
Errepika daiteken
barrutia bakarra Zadorra da
Ekainaren 24tik aurrean, mugarik gabe.
Libre geratzen diren baimenak barrutietan karramarroak arrantzatzeko,
eguneratua egoten ohi da artxibo honetan begiratu dezakezu. 
Berehalako espedizioaren salmenta Arabako Arrantza Lurralde Federakuntzaren lokaletan
lanegunetan izango da, astelehenik ostirala arte, goizez 10:00etatik 13:00etara eta
15:00etatik 20:00etara arratsaldez (abuztuan 100:00etatik 13:30etara). Telefonoz ere
baimenak eskatzeko aukera dago (945-138435). Bai Gasteizen bizi direnek, bai Gasteiztik
kanpo bizi diren guztiek, baimenak telefonoz eskatzeko aukera dute, baina, Gasteiztik
kanpo bizi direnei baino ez zaizkie eskatutako baimenak bidaliko. Gasteizen bizi direnak,
Arabako Arrantza Lurralde Federakuntzaren lokaletara hurbildu behar dira baimenak
jasotzeko. (Gasteizen bizi direnei, ezinbestekoa ez bada, ez zaizkie baimenak bidaliko)
Telefonoz eskatutako baimenak 48 orduz gordeko dira. Epe hau luza ezina da. Aipatutako
epean, telefonoz eskatutako baimenak ordaintzen ez badira (helbiderapenaren bidez,
eskuraz, edota banku transferentziaz), baimenak jadanik baliogabeturik geratuko dira eta
edonork har ditzake baimen horiek.
Baimenak ez dira bidaliko dagokion ordainketa egiaztatu arte: Federakuntzako lokaletan
ez dago arazorik, ordaindu baitezake, bai eskudirutan, bai banku-txartelaz, eta baimenaren
ematea bat-batean izango da. Baina Gasteiztik kanpotik telefonoz eskatzen diren baimenak,
lehenbailehen ordaintzea gomendatzen da (hurrengo goizean, eta ahal bada 11:00 baino
lehen) Guk egunero ordenagailuaren bidez ordainketa guztiak egiaztatzen ditugu, horrela
telefonoz eskatzen diren baimenak egun berean edo hurrengo egunean posta-zerbitzuan egon
daitezke. Gehienetan bidalketak ez dituzte irauten hiru egun baino gehiago, salbuespen bat
edo beste izan ezik.
Badago ere, baimenak ordaintzeko beste era bat, baina horretarako zure kontu korronte
zenbakia eman behar diguzu eta horrela guk helbiderapenaren bidez kobratzen dizkizugu
baimenak. Helbiderapena itzultzen badigute bankutik, gure datutegian marka jarriko genuke
eta arrantzale horrek ezin izango du berriro metodo honen bidez baimenik eskatu. Aipatu
dugun metodoa azkarragoa eta erosoagoa da Arabatik kanpo bizi direnentzat, askotan ez
baitira Vital Kutxako sukurtsalik aurkitzen. |