 |
Eskaria
inprimakia |
|
ESKAERAREN BETE ETA BIDALKETA:
Bi
era dituzu eskaera eratzeko:
1.- Eskuz eman edo postaz bidali:
Behin ordenagailuz eskaria bete izanda, inprima ezazu orria (ordenagailuan
Adobe Acrobat Reader 6.0 edo Adobe Acrobat Professional 6.0 edo
geroagoko bertsio bat, instalaturik izan behar duzu), edo bete gabe
inprima ezazu orria eta eskuz idatz itzazu
datu guztiak.
Gogora ezazu eskalari bakoitzeko eskaera bana bete behar duzula.
Bidal ezazu postaz “Arabako Arrantza Federazioa, Zerka Barren kalea,
5-behea, (01001) Vitoria-Gasteiz, Araba” helbidera, edo bestela,
helbide berberean eskuz eman dezakezu (jende aurrentzako ordutegia,
astelehenetik ostegunera goizeko 10:00etatik 13:00etara eta
arratsaldez 17:00etatik 19:30etara, eta ostiraletan goizez baino ez
10:00etatik 13:30etara).
Hala ere, lehenengo aldiz eskatzen baldin baduzu, gogoan izan behar
duzu bi aldeetatik NANaren fotokopia bat bidali behar duzula
eskaerarekin batera. Era berean, Euskadiko Federakuntzaren partaidea
bazara eta deskontuak izan nahi baldin badituzu, 2010 urteko
partaide-txartelaren fotokopia bat eskaerari gehitu behar diozu ere
bai. Bestalde, bere herriko barrutirako baimen bat nahi duen ibai-ondoko
pertsonak, eskaerari erroldatze ziurtagiria gehitu behar dio (balioaldian
6 hilabete gehienez).
2.-
Posta elektronikoz egiteko:
Behin ordenagailuz eskaria bete izanda, gorde ezazu ordenagailuan
bertan (ordenagailuan Adobe Acrobat Reader 6.0 edo Adobe Acrobat
Professional 6.0 edo geroagoko bertsio bat, instalaturik izan behar
duzu).
Gogora ezazu eskalari bakoitzarentzako eskaera bana bete behar
duzula. Hau dela eta, ordenagailu berberetik eskaera bat baino
gehiago egiteko kasu, artxibo bakoitzari izen desberdina eman behar
diozu gordetzean (adibidez, jatorrizko agiri batetik hasita –sTc10pdf–
bete ezazu eta ordenagailuan gorde: sTc10-1.pdf, sTc10-2.pdf, sTc10-3.pdf,
eta abar.., edo bestela, Josefa.pdf, Asier.pdf, Miren.pdf, eta abar…)
Bidal itzazu pdf artxiboak behin beterik
info@ftpa.es helbide elektronikora, mezuaren gaian
“amuarraina zozketa” jarriz.
Hala ere, lehenengo aldiz eskatzen baldin baduzu, gogoan izan behar
duzu bi aldeetatik NANaren irudi bat bidali behar duzula
eskaerarekin batera (jpg formatuan hobeto). Era berean, Euskadiko
Federakuntzaren partaidea bazara eta deskontuak izan nahi baldin
badituzu, 2010 urteko partaide-txartelaren irudi bat eskaerari
gehitu behar diozu ere bai (jpg formatuan hobeto). Bestalde, bere
herriko barrutirako baimen bat nahi duen ibai-ondoko arrantzaleak,
erroldatze ziurtagiriaren irudia (jpg formatuan) gehitu behar dio
eskaerari (balio-aldian 6 hilabete gehienez).
|
|
 |
| Laguntzaile Elkarte batekoa partaideak ez diren
arrantzaleek, Arabako barrutietan arrantza egiteko baimenak bi eratan lor ditzakete:
aurretiko denboraldian, eskaera bat betez baimenak eskatzeko zozketan
parte har lezake, eta beste aukera denboraldi bitartean da, berehalako
espedizioan parte hartuz.. |
| ZOZKETA OROKORRA: |
Urtero abendua bitartean, hurrengo denboraldian
esparruetan amuarrainik arrantzatzeko baimenen zozketan parte hartzeko eskariak prest
daude. Eskatzaile bakoitzak eskari bat bete behar du hurrengo arauen arabera:
- Eskatzailearen NAN fotokopia bat gehitu behar da. Azken hiru urteetan arrantza egiteko
baimenak eskatu dituztenak salbu.
- Adin txikiko kasuetan, aitaordearen NAN gehituko da.
- Edozein barrutiko auzokoa bazara eta nahi baldin baduzu barruti horretako baimen bat
lortzeko aukera izan, eskaerarekin erroldaketa ziurtagiri bat aurkeztu behar duzu.
- Eskaera bat baino gehiago egiten badu arrantzale batek, zozketatik kanpo geratuko da.
- Arrantzale federatua baldin bazara eta baimenen deskontua izan nahi baduzu, eskaerari
eguneratua den federatiba-txartelaren fotokopia bat gehitu behar diozu.
- Baimenen zozketatik kanpo geratuko dira aurreko denboraldiko harrapaketa-parteren bat
entregatu ez duten arrantzaleak, edo arrantzan egiteko araudiko arauren bat hausteagatik,
arrantzarako lizentzia kenduta daukatenak.
- Nahiz eta eskaerak independenteak izan, batzuk elkarrekin aurkeztu nahi baduzu, hauek
jarraian erregistratuko dira. Gero baimenak telefonoz eskatzerakoan hauetariko batek egin
dezake besteen ordezko bezala.
Zozketa egin eta gero (urtarrilaren erditsuan izaten ohi da), postaz jakin araziko die
arrantzaleei emaitza, telefonoz baimenak eskatzeko data eta ordua aipatuz. Gutun honetan
bertan, dauden barrutiak, eskatzaile bakoitzak har dezake baimen kopurua eta baimenen
salneurria aipatuko dira.
Eskatzaileak baimenak aukeratu ondoren eta dagozkion ordainketak egin eta gero ( banku
bidezko transferentzia, banku sarrera edota banku helbiderapena), postaz bidaliko zaizkie
arrantzalearen helbideari, ordainduak dauden baimenak. |
| BEREHALAKO EZPEDIZIOA: |
| Arrantzaren denboraldia hasi baino lehen, ia barruti
guztietako eta abila epearen data guztietako portzentaia zehatz bat berehalako
espediziorako gordetzen da. Hauei gehitzen zaie zozketan
soberan geratzen diren baimen guztiak eta Laguntzaile Elkarterako erreserbatik soberan
geratuko direnak ere bai.. Berehalako espedizioa, gehienez zazpi egun aldez aurretik
egiten da. Hau da, adibidez, martxoaren 23rako berehalako espedizioan ditugun baimen
guztiak, martxoaren 16an jarriko dira salmentan (zazpi egun lehenago), martxoaren 24rako
baimenak, martxoaren 17an izango dira salmentan eta horrela hurrenez hurren.
Salmenta eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo laneguna arte atzeratuko
da. Esate baterako, martxoaren 22rako (larunbata) baimenak, salmentan jarri behar ziren
15ean, baina larunbata denez atzeratuko da hurrengo laneguna arte, hau da, 17arte
(astelehena).
Berehalako espedizioaren salmenta Arabako Arrantza Lurralde Federakuntzaren lokaletan
lanegunetan izango da, astelehenik ostirala arte, goizez 10:00etatik 13:00etara eta
15:00etatik 20:00etara arratsaldez. Telefonoz ere baimenak eskatzeko aukera dago
(945-138435). Bai Gasteizen bizi direnek, bai Gasteiztik kanpo bizi diren guztiek,
baimenak telefonoz eskatzeko aukera dute, baina, Gasteiztik kanpo bizi direnei baino ez
zaizkie eskatutako baimenak bidaliko.
Gasteizen bizi direnak, Arabako Arrantza Lurralde Federakuntzaren lokaletara hurbildu
behar dira baimenak jasotzeko. (Gasteizen bizi direnei ez zaizkie baimenak bidaliko
ezinbestekoa ez bada)
Telefonoz eginda baimenak gordetzeak 48 orduz luzaezinezko balioa du. Behin epea
bukatuta eta eskatutako baimenak ordaindu barik badaude, ( bai eskura, bai banku sarrera
edota banku helbiderapena bidez) deuseztatuta geratuko da erreserba eta edonork eska
ditzake baimen horiek.
Baimenak ez dira bidaliko dagokion ordainketa egiaztatu arte: Federakuntzako lokaletan
ez dago arazorik, ordaindu baitezake, bai eskudirutan, bai banku-txartelaz, eta baimenaren
ematea bat-batean izango da. Baina Gasteiztik kanpotik telefonoz eskatzen diren baimenak,
lehenbailehen ordaintzea gomendatzen da (hurrengo goizean, eta ahal bada 11:00 baino
lehen) Guk egunero ordenagailuaren bidez ordainketa guztiak egiaztatzen ditugu, horrela
telefonoz eskatzen diren baimenak egun berean edo hurrengo egunean posta-zerbitzuan egon
daitezke. Gehienetan bidalketak ez dituzte irauten hiru egun baino gehiago, salbuespen bat
edo beste izan ezik.
Badago ere, baimenak ordaintzeko beste era bat, baina horretarako zure kontu korronte
zenbakia eman behar diguzu eta horrela guk helbiderapenaren bidez kobratzen dizkizugu
baimenak. Helbiderapena itzultzen badigute bankutik, gure datutegian marka jarriko genuke
eta arrantzale horrek ezin izango du berriro metodo honen bidez baimenik eskatu. Aipatu
dugun metodoa azkarragoa eta erosoagoa da Arabatik kanpo bizi direnentzat, askotan ez
baitira Vital Kutxako sukurtsalik aurkitzen.
Hasieran arrantzale bakoitzak har ditzakeen baimen-kopuruak muga hauek izango ditu:
- Naturalak heriotzarik gabekoak: 2 arrantzale bakoitzeko eta hamabostaldiko.
- Naturalak (heriotzarekin): 1 arrantzale bakoitzeko eta hamabostaldiko.
- Tradizionalak : 1 arrantzale bakoitzeko eta hamabostaldiko.
- Gamarrako intentsibo barrutia: mugarik gabe.
Mugapen hauek denboraldi aurreratu ahala alda ditzake.
Aipatutako hamabostaldi naturalak izango dira, hau da:
1. hamabostaldia: hilabeteko lehenengo egunetik, hamabost egun arte.
2. hamabostaldia: hilabeteko hamasei egunetik, azken egun arte.
|
|