| Arabako Foru Aldundiarekin sinatutako Elkarlanerako
Hitzarmenaren ondorioz, Arabako Arrantza Lurralde Federazioak Araban dauden arraina
egiteko barruti guztien baimenak luzatzen ditu. Amuarrain
baimenen kasuan, haietako batzuk Laguntzaile Elkarteentzat gordetzen dira (baimen
guztien %40a gehienez jota Elkarlanerako Hitzarmenaren araberako, baina gero egiterakoan
gordeketa hori %25a izaten ohi da), beste aldetik (baimen guztien %50a gutxienez) ezarrita
dagoen epean eskaera entregatzen duten arrantzaleen artean zozketa publikoan zotz egiten
dira eta beste guztiak Berehalako Espedizio deitzen diogunerako uzten ditugu.
Sobratzen diren baimenak, bai Laguntzaile Elkarteetarako gorde ditugunetatik, bai Zozketa
Publikoan eman direnetatik, berehalako espedizioan eskainiko dira.
Karramarro baimenen kasuan, baimen guztien
%40a Laguntzaile Elkarteetarako gordetzen da ere bai ( hala ere egiterakoan baimen guztien
%7a baino ez da gordetzen). Soberan geratzen den %60a (gutxienez %50a Elkarlanerako
Hitzarmenaren araberako), gehi Laguntzaile Elkarteek luzatu ez dituztenak (baimen guztien
%33a gutxi gora behera) ezarrita dagoen epean eskaera entregatzen duten arrantzaleen
artean zozketa publikoan zotz egiten dira. Zozketa egin eta gero geratzen diren baimen
guztiak edozein arrantzalek har dezake Berehalako Espedizioaz (nahiz eta eskaera ez egin).
Baimenak banatzeko bi era hauek 2003. denboraldian erabili direnak izan dira eta
badirudi bai 2004.denboraldian bai datozen denboraldietan ere era berberak erabiliko
direla, hala ere posible da aldaketaren bat edo beste izatea (aldaketa izanez gero, web
gune honetan lehenbailehen zuzenduko da). |